2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

EGIPTO, NILO IBAIAREN OPARIA

Bigarren gaiari amaiera polit eta eder bat emateko, honi buruzko maketa bat sortu dugu material eta objektu ezberdinak erabiliz. Amaitutakoan, lehen mailako ikasleak etorri dira aurkezpena entzutera eta gaiari buruz ikastera. Bertan, Egipto eta Nilo ibaiari buruz zenbait aspektu azaldu ditugu: kokapena, bizimodua, Jainkoak, eraikinak... Aurkezpena amaitzeko txiste eta asmakizun bikainak kontatu ditugu.

EGIPTO


Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2008 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.