2017(e)ko urriaren 26(a), osteguna

LEINTZ-GATZAGA (HIRUERREKETA)

   Ikasturte berriarekin batera, DEBABARRENA gure eskualdea aztertu genuen hilabetean zehar. Horrela,  urriaren 11n, eguraldi aparta lagun, eskualdea lotzen duen Deba ibaiari jarraituz, lehen irteera pedagogikoa burutu genuen.
  Arlaban mendatearen gainean autobusak utzi eta gidariarekin, Deba ibaia jaiotzen den Hiruerreketa ingurua aztertzen ibili ginen, baso inguruak arakatuz, baita karobi baten barruan sartu ere.
  Dorleta inguruan bazkaldu eta gero, Gatz-museoaren nondik norakoak eta bertako istorioak ezagutu genituen. Oso interesgarria guztia, baina Arteondoren autobusak zai zeudela eta, ia jolasteko tarterik gabe, Deba ibaiaren uren norabidean, eskolarantz itzuli ginen. Asko ikasiz, ederki pasa genuen.



































2017(e)ko ekainaren 21(a), asteazkena

GAURKO NEKAZARITZA ETA ABELTZANTZA





  Gaur egun baserrietan  nola egiten den lan aztertzera abiatu ginen maiatzeko bi egun desberdinetan. Horretarako 3. mailakoak bi taldetan banatu ginen, Debarroak antolatu bezala.
   Lehendabizi Elgoibarko Zeleta baserriko negutegietan ibili ginen nekazaritzako molde ekologiko berrien nondik norakoak ezagutzen. Tomate ederrak nola ateratzen diren ikusi genuen.

   Handik Aretxabaletako Etxebarria baserrira joan ginen Urkulu urtegiaren inguruetara. Han esne ekoizpena gaurko ikuiluetan nola robotizatu den harritzeko aukera izan genuen. Zein baino zein interesgarriagoak izan ziren bi bisitaldiak.






2017(e)ko apirilaren 5(a), asteazkena

ARANTZAZUKO PARKETXEA

 Eguraldi ederra lagun, martxoaren 30ean, autobusetan, Arantzazuko Parke Naturalera abiatu ginen 3. mailako ikasle eta irakasleak. Bertan bi taldetan banatu eta ekintzak burutu genituen. Alde batetik, inguruetako ibilbide erraz batean, bertako klima urtaro desberdinetan aztertu genuen. Bestetik, Pello Zabalaren ahotik, meteorologiaren hastapenak ezagutu genituen. Baita  ipar-orratzarekin joku-tailer bat burutu ere tartean. Azkenik Aizkorriko Parke Naturala maketa haundi batean ezagutzeko aukera izan genuen. Bazkaldu eta jolasteko denbora gutxi geratu bazitzaigun ere, asko ikasi eta primeran pasa genuen.





Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2008 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.