2017(e)ko urriaren 26(a), osteguna

LEINTZ-GATZAGA (HIRUERREKETA)

   Ikasturte berriarekin batera, DEBABARRENA gure eskualdea aztertu genuen hilabetean zehar. Horrela,  urriaren 11n, eguraldi aparta lagun, eskualdea lotzen duen Deba ibaiari jarraituz, lehen irteera pedagogikoa burutu genuen.
  Arlaban mendatearen gainean autobusak utzi eta gidariarekin, Deba ibaia jaiotzen den Hiruerreketa ingurua aztertzen ibili ginen, baso inguruak arakatuz, baita karobi baten barruan sartu ere.
  Dorleta inguruan bazkaldu eta gero, Gatz-museoaren nondik norakoak eta bertako istorioak ezagutu genituen. Oso interesgarria guztia, baina Arteondoren autobusak zai zeudela eta, ia jolasteko tarterik gabe, Deba ibaiaren uren norabidean, eskolarantz itzuli ginen. Asko ikasiz, ederki pasa genuen.



































Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2008 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.