2020(e)ko otsailaren 17(a), astelehena

2020(e)ko otsailaren 13(a), osteguna

ZIENTZIA ASTEA 4

Otsailaren 11n, EMAKUME eta NESKA ZIENTZILARIEN EGUNA ospatu genuen. Eguna ospatzeko jarduera desberdinak izan genituen. Horietako bat, historian zehar, egondako emakume zientzilarien bildumatxoa denon artean osatu genuen.

ZIENTZIA ASTEA 3

Otsailaren 12an, asteazkenean, 6.mailako ikasleak zientzilariak izan ziren. P.  restatutako esperimentuak hartu eta Haur Hezkuntzara joan ziren. 4 eta 5 urtekoek asko disfrutatu zuten, beno, beraiek bakarrik ez, 6. mailakoek esperientzia bikaina bizi izan zuten.
Airearekin jolasten!!!

Gehitu epigrafea

Nork puztuko du?

Zer gertatuko da?

Soncillo 2020

Kaixo gurasoak,

Hemen dituzue eskuragarri Soncilloko argazkiak:



https://photos.app.goo.gl/wkNGuTp7MG9VSM4B8

2020(e)ko otsailaren 12(a), asteazkena

ZIENTZIA ASTEA 2

Asteartean, EMAKUME eta NESKA ZIENTZIALARIEN eguna ospatzen zen. Maria Agirregabiria kimikariaren eskutik, lehenengo tailerra izan genuen. ERREKUNTZA.
Zein itzaliko da lehen?

Kea gora ala behera joango al da?

Kandela itzaltzen denean, zer gertatzen da urarekin?

Kutsatzen ez duen erregai bat topatu dute, HIDROGENOA. Itsasoko ura erabiliz, nola lortu al da hidrogenoa?

ZIENTZIA ASTEA 1

Dagoeneko zientzia asteko hirugarren egunean gara, eta jarduera batzuen berri kontatuko dizuegu:
Astelehenean, planetariumaren txanda izan zen.

Bertan, NANOCAN proiekzioa ikusi genuen.

Mikroorganismoen mundua hobeto ezagutzeko aukera izan genuen.

2020(e)ko otsailaren 4(a), asteartea

Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2008 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.