Eguraldi ederra lagun, martxoaren
30ean, autobusetan, Arantzazuko Parke Naturalera abiatu ginen 3. mailako ikasle
eta irakasleak. Bertan bi taldetan banatu eta ekintzak burutu genituen. Alde
batetik, inguruetako ibilbide erraz batean, bertako klima urtaro desberdinetan
aztertu genuen. Bestetik, Pello Zabalaren ahotik, meteorologiaren hastapenak
ezagutu genituen. Baita ipar-orratzarekin joku-tailer bat burutu ere
tartean. Azkenik Aizkorriko Parke Naturala maketa haundi batean ezagutzeko
aukera izan genuen. Bazkaldu eta jolasteko denbora gutxi geratu bazitzaigun
ere, asko ikasi eta primeran pasa genuen.
2017(e)ko apirilaren 5(a), asteazkena
2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea
EGIPTO, NILO IBAIAREN OPARIA
Bigarren gaiari amaiera polit eta eder bat emateko, honi buruzko maketa bat sortu dugu material eta objektu ezberdinak erabiliz. Amaitutakoan, lehen mailako ikasleak etorri dira aurkezpena entzutera eta gaiari buruz ikastera. Bertan, Egipto eta Nilo ibaiari buruz zenbait aspektu azaldu ditugu: kokapena, bizimodua, Jainkoak, eraikinak... Aurkezpena amaitzeko txiste eta asmakizun bikainak kontatu ditugu.
2016(e)ko azaroaren 14(a), astelehena
2016(e)ko azaroaren 11(a), ostirala
AUZOAK EZAGUTZEN
Urriaren 14ean autobusak hartu eta Deba udalerriko auzoak bertatik bertara ezagutzera abiatu ginen. Hori bai lurralde zabala! Eguraldia traketsa zela eta, lehendabizi ITZIAR auzo udalean egin genuen lehen geldialdia. Frontoian babestu eta bertako ezaugarriak aztertu ondoren, Itziarko eskola ezagutu genuen.
Atertu zuenean ITSASPE eta ELORRIAGA auzoetan izan ginen, bertako zerbitzuak aztertzen.
Azkenik LASTUR auzora jetsi ginen, bazkaldu eta bertan jolastera.
Ondorengo argazkiak horren lekuko.
2016(e)ko urriaren 20(a), osteguna
IKASTURTE BERRIA: 3.MAILA
Ongi etorri 3. mailara:
Ikasturtea hastearekin batera, ikasle taldeak abian ditugu jada. Itziartar eta debarrak elkarrekin lagun, ilusio eta erronka berriak; elkar lanean jorratu beharreko proiektu, irteerak... gure ikasleen gaitasun eta konpetentziei bide eginez.
Lehio honetatik tarteka, burututako zenbait jardun azaltzen saiatuko gara. Hasteko, hona hemen hiru taldeen argazkiak.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2008 urtean jaiotako ikasleen blogera.
Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.
Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.