2016(e)ko urriaren 20(a), osteguna

IKASTURTE BERRIA: 3.MAILA

Ongi etorri 3. mailara:
   Ikasturtea hastearekin batera, ikasle taldeak abian ditugu jada. Itziartar eta debarrak elkarrekin lagun, ilusio eta erronka berriak; elkar lanean jorratu beharreko proiektu, irteerak... gure ikasleen gaitasun eta konpetentziei bide eginez.

   Lehio honetatik tarteka,  burututako zenbait jardun azaltzen saiatuko gara. Hasteko, hona hemen hiru taldeen argazkiak.




Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2008 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.