2018(e)ko urriaren 1(a), astelehena

2018(e)ko ekainaren 20(a), asteazkena

LURRAXKA









LURRASKAKO IRTEERA

         Zikloaren amaiera hurbil, bi eguneko irteera izan genuen maiatzaren azken egunarekin batera Bizkaia aldera, Lurraska Ingurumen Zentroara hain zuzen ere. Lurraska Ajangizen dago, Gernikatik urre. Bertan ingurumenarekin lotutako jarduerak antolatzen dituzte eta gure ikasleek “Animalien aztarnak” eta “Abereak” izeneko tailerrak eduki zituzten.
         Hala ere, ikasleen arteko harremanak sendotzeko eta euren autonomian aurrera egiteko ere irteera aproposa izan zen. Eguraldiaz kezkati abiatu baginen ere, ateri izan genuen eta kanpoko ekintzetan gozatu ahal izan zuten.
         Azkenik, nekatuta eta lo gutxi eginda bazen ere, denok pozik itzuli ginen.


2018(e)ko apirilaren 13(a), ostirala

UR ARAZTEGIAK EZAGUTZEN

       URA,  BIZITZAREN ITURRI gaia aztergai izanik, gure herriko uren nondik norakoa ezagutzera abiatu ginen martxoaren 13an eta 19an, bi taldetan banatuta, 4. mailako ikasle eta irakasleak. Lehendabizi Mendarora jo genuen, gure etxeetara datozen urak non jaso eta nola tratatzen diren ikustera. Bertan  baitago Kilimongo ur araztegia. Kanpoko eta barruko instalazioak eta garbiketen prozesua ikusi ondoren, hamaiketako ordua izan genuen. Indarrak batu eta Arronamendi aldera jo genuen. Sakonera jetsi, eta Deba eta Itziarko ur zikinak nola garbitzen diren ezagutu genuen. Harrigarria nola tratatzen diren eta itsasoratu aurretik nola garbitzen diren. Irteera benetan interesgarria gertatu zitzaigun. 
      Hurrengo egunetan irteera aztertu, Goldea aldizkarirako lana prestatu eta gelan uraren propietateak aztertu genituen.




 

2017(e)ko urriaren 26(a), osteguna

LEINTZ-GATZAGA (HIRUERREKETA)

   Ikasturte berriarekin batera, DEBABARRENA gure eskualdea aztertu genuen hilabetean zehar. Horrela,  urriaren 11n, eguraldi aparta lagun, eskualdea lotzen duen Deba ibaiari jarraituz, lehen irteera pedagogikoa burutu genuen.
  Arlaban mendatearen gainean autobusak utzi eta gidariarekin, Deba ibaia jaiotzen den Hiruerreketa ingurua aztertzen ibili ginen, baso inguruak arakatuz, baita karobi baten barruan sartu ere.
  Dorleta inguruan bazkaldu eta gero, Gatz-museoaren nondik norakoak eta bertako istorioak ezagutu genituen. Oso interesgarria guztia, baina Arteondoren autobusak zai zeudela eta, ia jolasteko tarterik gabe, Deba ibaiaren uren norabidean, eskolarantz itzuli ginen. Asko ikasiz, ederki pasa genuen.



































Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2008 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.