Urriaren 14ean autobusak hartu eta Deba udalerriko auzoak bertatik bertara ezagutzera abiatu ginen. Hori bai lurralde zabala! Eguraldia traketsa zela eta, lehendabizi ITZIAR auzo udalean egin genuen lehen geldialdia. Frontoian babestu eta bertako ezaugarriak aztertu ondoren, Itziarko eskola ezagutu genuen.
Atertu zuenean ITSASPE eta ELORRIAGA auzoetan izan ginen, bertako zerbitzuak aztertzen.
Azkenik LASTUR auzora jetsi ginen, bazkaldu eta bertan jolastera.
Ondorengo argazkiak horren lekuko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina